Euskararen eguna

Euskararen Nazioarteko Eguna 1949. urtetik Xabierko San Frantzisko egunean bertan ospatzen da; izan ere, istorio batzuek diotenez, misiolariak euskara, bere ama hizkuntza, erabili zuen hil aurretik, bere azken hitzak esateko. Ikastetxean egunaren zati bat gure hizkuntzaren eta kulturaren erabilera sustatzen duten jarduerak egiteko erabiliko dugu. Jai eguna izango da, gure hizkuntza hezkuntza komunitate batu osoarekin…

Fundatzailearen eguna

Aste honetan, 1821eko irailaren 30ean Jesusen Bihotzaren Anaien sorreraren 204. urteurrena ospatzen ari gara. Jardunaldi berezia da, Erakundearen Aita Fundatzailea gogora ekarriz: Aita Andrés Coindre. Horretarako, hainbat ekimen egin ditugu: otoitza, elkarbizitzarako jarduerak, jolas kooperatiboak eta abar. Bestalde, arropa bilketa bat egiten ari gara Mariola GGKEari emateko, Indiako haurren eskolatzearen alde. Guzti honekin, Aita Andres…

Agenda 2030 proiektuak DBH 3. mailan – Toy Story 2

Adrian, Itsasne, Kaiet, Melania eta Noa gara, DBH 3-ko ikasleak. Idazki honen bidez martxoan egindako gure proiektua ezagutzera eman nahi dizuegu. Gure proiektuaren izena “Toy Story 2” da. Gure helburua LH 1-eko ikasleak itsas hondakinen arazo larriari buruz kontzientziatzea eta DBH-ko ikasleen artean erabiltzen ez ditugun jostailuen berrerabilpena bultzatzea da. Gure proiektua bi zatitan banatu…

Ikastetxeko Lehen Hezkuntzako hirugarren mailatik seigarrenera bitarteko ikasleak Errenteriako erdiguneko kaleetatik ibiliko dira Santa Ageda bezperako ohiko koplak abesteko. Ekitaldia otsailaren 4an izango da, 15:30etik 17:00etara. Horrela, eta ikastetxean ohitura den bezala, ikasleek gure herriko tradizio zahar bat berreskuratu, ikasi eta eguneratzen dute.

Bakea: guztiontzako erronka.

Urtero, mundu mailako Bakearen eskola-eguna, urtarrilaren 30ean ospatzen dugu, bakearen lekuko izan zen Mahatma Gandhiren heriotza gogoratzeko. Desadostasunak ez zaizkio inori gustatzen, gaur egun, baina gatazkak, gerrak eta egoera desatseginak daude oraindik munduan. Hala ere, bakea izatea ez da soilik gerrarik ez egotea. Pertsona bakoitzak bere barnean kontzientzia sortu behar du inguruko guztiak nolakoak diren…