Telleri-Alde ikastetxeko jangelan bertako sukaldean prestatutako elikadura osasuntsu eta askotarikoa eskaintzen zaie ikasleei. Produktuak freskoak eta menuak orekatuak dira, nutrizioan adituak diren hainbat erakundek gainbegiratuak. Alergia eta intolerantzia guztietarako menuak ditugu, sukaldariek ikastetxearen oniritziarekin prestatuak, hain zuzen ere. Hezkuntzaren arloan, oso leku egokia da jangela etxeko ohitura onei eusteko. Irakasleak eta jangelako langileak benetan saiatzen dira ikasleek txikitatik beregana ditzaten ohitura horiek: fruta eta barazkien kontsumoa sustatuz, otorduak ahalik eta goxoen egon daitezen eginez, elikagai osasuntsuak eskainiz, ikasleak txikitatik jokabide egokiak izatera eta ariketa fisikoa egitera bultzatuz, ahal den guztietan produktu azukredunen eta frijituen ordez osasungarriagoak eskainiz…