12 urtetik aurrera, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren (DBH) helburua ikasleak kulturaren oinarrizko elementuak eskuratzea da, batez ere alderdi humanistiko, zientifiko eta teknologikoari dagokienez. Halaber, ikasleak ikasteko eta lan egiteko ohiturak garatu eta finkatu beharko ditu, eta ondorengo ikasketetan zein lan munduan sartzeko prestatu.

  • Errespetua.

    Pertsonen errespetuan hezten dugu eta aniztasun sexuala, politikoa, kulturala, erlijiosoa eta linguistikoa balioesten ditugu. Gure asmoa ikastetxea gazteentzako harrera-lekua izatea da, non bakoitza bere talentuak garatzeko libre sentituko den.

  • Balioak

    Ikastetxearen balioak garatzen eta indartzen ditugu: konfiantza, errukia, ahalegina, apaltasuna eta espiritualitatea.  Balio instituzionalen irakaskuntza eta praktika da beti gure hezkuntza-helburu nagusietako bat.

  • Hezkuntzaren bikaintasuna.

    Ikasleen parte-hartze aktiboa sustatzen dugu, bai bakarkako lanean, bai taldekoan. Norberaren ekimena eta sormena sustatzen ditugu. Irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuetan bikaintasuna bilatzen dugu. Zereginak egitean ordena eta zorroztasuna baloratzen ditugu.

  • Kirola eta aisialdia.

    Garrantzi handia ematen diogu kirola eta aisialdia sustatzeari. Ikasleen eskura jartzen ditugu jarduera horiek eskaintzen dituzten bizikidetza eta formazioa garatzeko bitartekoak eta aukerak.

  • Humanismoa eta teknologia.

    Klasikoen ezagutzan eta ikasketan oinarritutako formazio humanistikoaren aldeko apustua egiten dugu. Kontutan hartzen ditugu ezagutza zientifikoaren aurrerapenak eta baliabide teknologikoak erabiltzeko gaitasunak eskuratzen laguntzen dugu.

  • Irakurketa eta idazketa-plana.

    Ahozko eta idatzizko hizkuntza modu eraginkorrean menderatzea sustatzen dugu, lan intelektualerako oinarrizko tresna gisa. Irakurketa-planik onena dugu, idazketari eta oratoriari ere arreta berezia eskainiz, beste ikaskuntza askoren oinarri baitira.

  • Hizkuntza-proiektua.

    Euskara, gaztelera, ingelesa eta frantsesa dira ikastetxean lantzen ditugun hizkuntzak. Hizkuntzen ezagutza ez ezik kulturari hurbiltzea eta bertan murgiltzea ere sustatzen dugu.

Bigarren Hezkuntzan eskaintzen diren zerbitzuak: