Lehen hezkuntzan oinarrituko da ikasleen etorkizuna. Horregatik, Telleri-Alde ikastetxeko etapa honen garapenaren eta funtzionamenduaren arduradunek aintzat hartzen dute be-tetzen duten zeregin garrantzitsua eta eskatzen duen erantzukizuna.
Balioak.
Konfiantza, errukia, ahalegina, apaltasuna eta espiritualtasuna lantzen ditugu tutoretza-saioen bidez. Haurrak zein gazteak bere talentu guztiak gara ditzakeen ingurune naturala da konfiantza. Ikasteak sortzen duen plazer hutsagatik ikasten du haurrak. Ikasle bakoitza garrantzitsua sentitzen da ez egiten duenagatik, bera denagatik baizik.
Banakako hezkuntza.
Hezkuntza etengabeko ikaskuntza gisa ulertzen dugu. Irakasleak ikasleak orientatzen eta laguntzen ditu, ikasketak ikaslearen gaitasun, interes, itxaropen eta premia desberdineta-ra egokituz. Indibidualtasuna errespetatzen dugu, ezagutza, trebetasun eta balioetan he-ziketa integrala sustatzen duen formazio pertsonalizatua eskainiz.
Hezkuntzaren bikaintasuna.
“Pertsona onak” eta erantzukizunez zein arduraz jokatzeko gai izango diren pertsonak hezten saiatzen gara, beren gaitasunetan eta ezagutzetan konfiantza erakusten dutenak, sormena, ekimen pertsonala eta espiritu ekintzailea garatzen duten pertsonak, hain zuzen ere. Ohitura intelektualak eta lan-teknikak bereganatzea sustatzen dugu, ikasleak ezagut-za zientifiko, tekniko, humanistiko, historiko eta artistikoetan aurrera egiteko aukera izan dezan.
Irakurketa eta idazketa-plana.
Beste ikasketa askoren oinarri izango den irakurketa-planik egokiena daukagu. Egungo gazteek irakurketa eta idazketa-plan aurreratuak beharko dituzte beren lanak garatzeko, herritar gisa jokatzeko eta bizitza pribatua gidatzeko. Ikasleak irakurri eta idatzi behar dituen dokumentuen kopurua eta kalitatea handitzea proposatzen dugu bere ikasketa-maila nabarmen hobetzen joan dadin.
Kirola eta aisialdia.
Ikaslearen gorputzaren eta zentzumenen garapena bultzatzen dugu ariketa fisikoaren, ki-rolaren eta aisialdiaren bidez. Oinarrizko higiene eta osasun-ohituretan hezten dugu, jokabide jakin batzuek osasunean eta bizikalitatean dituzten ondorioak baloratzen irakat-siz. Hainbat jarrera garatzen dituzte kirolak eta aisialdiak, hala nola, garapen pertsonala, taldeespiritua eta elkarlana.