Irakurketa-plana
Gure ustez, irakurtzea eta idaztea baliabide ordezkaezinak dira ikaskuntza-prozesuetan eta bizitza osoan erabiliko diren komunikazio-gaitasunak hobetzeko bidea da.
Horregatik, Lehen Hezkuntzan arreta berezia eskaintzen zaio irakurketari maila guztietan. Denbora, maitasuna eta ahalegina eskeiniz, gure ikasleak irakurle handi bihur daitezen eta irakurtzeko grina har dezaten lan egiten dugu.
Lehenengo ikas-mailetatik hasten gara taldeko irakurketekin, ikasgelako liburutegiarekin, irakurketa partekatuarekin, etxean liburuak irakurtzen, dokumentu zientifikoak eta gaur egungoak irakurtzen…

