Autonomoa
Denbora, esfortzua eta autodiziplinaren kudeaketa egokiaren bidez ikasketetarako, hausnarketarako eta lan intelektualerako ohiturak ditu. Pertsona antolatu eta dinamiko bat izateko gaitasunak ditu norberaren ikaskuntza sendotu era modu arduratsu batez erabiltzeko.
Ekintzailea
Ohiko arazoei modu original, gogotsu eta erabakitzailearekin aurre egiteko gai da eta egokitzeko, talde lanerako eta elkar laguntzeko trebetasuna adierazten du.
Eleaniztuna
Hizkuntza bat edo gehiagotan ahozko edo idatzizko mezuen oinarrizko esanahia ezagutzen du, ulertzen du eta adierazteko gai da eta honek informazio osoa ulertu ahal izaten, eguneroko komunikazio egoerak konpontzen eta kultura desberdinak ezagutzen laguntzen dio.
Corazonista
Bizitzako kristau printzipioetan (fedea, itxaropena eta maitasuna) oinarritutako pertsona bat da eta espiritualki transzendentziarako eta garapenerako gaitasuna dauka. Bere bizitzako erreferentzia Ebanjelioa da eta bihotzaren jarrerak sentitzen ditu: konfiantza, errukia, apaltasuna, doakotasuna eta eskuzabaltasuna.
Sarean - Konektatuta
Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak modu kritiko eta arduratsu batez erabiltzen ditu gauza berriak ezagutu, sortu eta hedatzeko.
Bere Buruaz Ziur
Hausnarketa, arrazoiketa eta besteekiko harremanen bidez bere buruaren ezagutza objektiboa dauka eta bere gaitasunak eta mugak zein diren badaki. Autoestimu egoki bat garatu du eta bere burua onartzen du handikeriarik gabe eta bere ahalmenen gainetik dauden helmugarik gabe.
Sentibera
Sentiberatasun artistiko bat garatu du arte hizkuntza desberdinak ezagutuz eta ikasiz eta inguruko kultur eta natura ondarea estimatzeko, goraipatzeko, gozatzeko eta errespetatzeko gai da.
Tolerantea
Berdintasuna, begirunea, tolerantzia eta justizia printzipioen bultzatzailea da desberdintasuna elementu aberasgarritzat hartuz, komunikazio asertiboaren bidez, enpatia erabiliz eta aurreiritziak gaindituz.
Osasuntsua - Zintzoa
Ohitura osasungarriak lantzen ditu ariketa fisikoa, kirola, garbitasuna, elikadura osasuntsua eta kontsumo arduratsua zainduz. Bere bizitzaren kalitatea hobetzeko gai da, modu orekatu batean bizi, ingurunea zaindu eta naturarekiko kontaktuaz gozatuz.
Trebea
Bere baliabide pertsonal hoberenak erabiliz bere inguruko mundua ulertzeko eta azaltzen zaizkion erronka guztiei aurre egiteko giza ezagutzak, zientifikoak, teknikoak, artistikoak, linguistikoak eta naturarekin lotutakoak lortu ditu.