LH 2. mailako ikasleekin Errenteria eta bertako leku esanguratsuak ezagutu ditugu. Udaletxea, Tximiniaren parkea, Jantziaren Museoa, Lekuona eta Madalenako ermita bisitatu ditugu. Gida berezi batek lagundu digu, Joxean Madinazkoitia, Telleri-Aldeko irakasle ohia, eta istorioak, bitxikeriak eta oroitzapenak partekatu ditu bisitan zehar.
Bisita ahaztezina izan da, eta bai konpainiaz bai bisitatutako tokiez asko gozatu dugu.







