Errenteria ezagutzen

LH 2. mailako ikasleekin Errenteria eta bertako leku esanguratsuak ezagutu ditugu. Udaletxea, Tximiniaren parkea, Jantziaren Museoa, Lekuona eta Madalenako ermita bisitatu ditugu. Gida berezi batek lagundu digu, Joxean Madinazkoitia, Telleri-Aldeko irakasle ohia, eta istorioak, bitxikeriak eta oroitzapenak partekatu ditu bisitan zehar. Bisita ahaztezina izan da, eta bai konpainiaz bai bisitatutako tokiez asko gozatu dugu.