André Coindre eguna

1821eko irailaren 30ean, aita Andres Coindrek Bihotz Sakratuaren Anaien Institutua sortu zuen Lyonen (Frantzia). Kale eta kartzeletatik hartu zituen gazteak, eta prestakuntza eta etorkizuna eman zien. Konfiantzaz beterik eta zenbait kolaboratzaile eta anaien laguntzarekin, hainbat ikastetxe sortu zituen Frantzia osoan zehar. Ordutik gaurdaino, Jesusen Bihotzaren Anaiak munduko leku askotara iritsi dira, 1903an Errenteriara, besteak beste.…

Itsasoa hemen hasten da.

Duela 2 urte gure ikasleek Itsas hondakinen erronka izeneko proiektu batean abiatu ziren eta itsasoetako hondakinak murrizteko proposamen bat egin zioten udalari. Ikasi genuen estolderietatik doan ura ibaietan bukatzen duela eta hemendik itsasora doala. Urarekin batera hondakinak badoaz, itsasoetan bukatuko dute. Hori dela eta udalari eskaera bat egin zitzaion: Estolderietan plaka batzuk jarri herritarak arazoaz…

ITSAS HONDAKINEN ERRONKA

Aurten ere 3. DBHko ikaslek Mater Ekomuseo aktiboak antolatzen duen “Itsas hondakinen erronka” proiektuan parte hartu dugu. Gure ozeanoetan plastikoek sortzen duten arazoa ezagutu dugu eta arazo hau ezagutarazteko edo arazoa murrizteko proiektu desberdinak sortu ditugu: muralak sortu dituzte, joko desberdinak, berrerabilpen tailerrak egoitzetan edo zelaietan zero zabor bultzatzen duen proiektua. Ondoren eskolako etapa desberdinetan…

Haur Hezkuntzako ikasturte amaierako jaialdia

2022-23 ikasturtea amaitzen ari da. Eta esperientzien, ikaskuntzen eta tarte onen urte honi amaiera emateko, haur hezkuntzako jaialdia ospatu genuen. Aurten, herriko jaiak aukeratu dituzte, Madalenak. Denetarik izan genuen, erraldoiak eta buruhandiak, txaranga, koadrilak. Banda mendeurrena jotzeko. Danborrada ospetsua eta zezensuzkoa amaitzeko. Zezensuzkoa uretako zezenak ordezkatu zuen, eguraldia lagun izan genuelako. Aurten Errenteriako futbol taldeak…

Elkartasun astea

Aste honetan, Elkartasunaren aldeko astea ospatzen hasi gara. Gelan landu diren saioez gain, dirua jasotzeko lasterketa solidario bat antolatu dugu UNICEF GKE-k egiten ari duen proiektuari laguntzeko. Ekintza honi esker, UNICEFek, ura, saneamendua eta higienea eraman diezaieke larrialdi humanitarioetan edo krisi klimatikoaren ondorioek eragindako egoeretan dauden haur eta nerabeei. Eskerrak eman guztioi zuen laguntzagatik.

Saloura bidaia

Guretzat, Salou esperientzia ahaztezina izan da, eta oroitzapen eta bizipen ugari izan ditugu DBH 4. mailakoak elkarrekin. Aukera paregabea izan da bidaia hau bi urtetatik elkarrekin daramatzagun jendearekin bizitzea, ahaztezina. Bidaia hau ez dugu inoiz ahaztuko, Port Aventuran, diskoteketan, Bartzelonan autobusean eta hotelean hain ondo pasa izana… oso gustura ibili gara! Irakasleekin harreman estuagoa sortu…

Inauteriak

2023-24 ikasturte honetan Haur Hezkuntzako ikasleentzat eta Lehen Hezkuntzako lehen ziklokoentzat inauteri jaialdia ospatuko dugu. Aurten kolorea emateko “Ipuin Tradizionalak” aukeratu dugu gai gisa. Izango ditugun txikienetik hasita, Zazpi Antxumeak, Hiru Txerrikumeak eta Txanogorritxo, eta ez galdu Otso Gaiztoa. Peter Pan eta Edurne Zuri ere gozatuko dugu. Familiek mozorroak prestatzen eta apainketarekin elkarlanean aritu dira.…

Santa Ageda

Urte batzuetan irten ezinik egon ondoren, aurten Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara, Santa Ageda bezpera ospatzeko aukera izan dugu. Gure makilen eta ahotsen laguntzarekin Errenteriako kaleetan koplak abestu ditugu, abestiak dioen bezala, “eztarriz sano gabiltza” eta.

Hedatze proiektua Sagrado Corazón Telleri – Alde ikastetxean.

Sagrado Corazón Telleri – Alde ikastetxea uztailaren 7an onartu zen ofizialki Hedatze Plana ezartzeko itunpeko zentro gisa. Euskal Autonomia Erkidegoko beste 43 ikastetxe itundurekin batera, ilusioz hartu dugu proiektu pedagogiko berri hau, eta helburu hauek lortu nahi ditugu: Ikastetxeetan ekitatea hobetzen laguntzea, hainbat jarduera-eskaintzarekin. Horien artean, curriculuma indartzeko jarduerez gain, kultura, gizartea eta emozioak indartzeko…