Aste honetan, 1821eko irailaren 30ean Jesusen Bihotzaren Anaien sorreraren 204. urteurrena ospatzen ari gara. Jardunaldi berezia da, Erakundearen Aita Fundatzailea gogora ekarriz: Aita Andrés Coindre. Horretarako, hainbat ekimen egin ditugu: otoitza, elkarbizitzarako jarduerak, jolas kooperatiboak eta abar. Bestalde, arropa bilketa bat egiten ari gara Mariola GGKEari emateko, Indiako haurren eskolatzearen alde.
Guzti honekin, Aita Andres Coindreren hitzak gogoratzen ditugu:
ANIMO ETA KONFIANTZA!







