Hona hemen gure Haur Hezkuntzaren ezaugarriak

  • Hezkuntza pertsonalizatua.

    Hezkuntza pertsonalizatua eraiki ohi dugu egunez egun, haur bakoitzarengan zentratua, haren interes-gunetan eta gaitasunetan errotua, norberaren ikasteko era berezian eta hau-rrak munduan bere urratsa uzteko duen eskubidean oinarritua.

  • Metodologia aktiboak.

    Haur bakoitzaren behar bereziei erantzuten diegu ikas-metodologia ezberdinen bidez, haurren arteko elkarkidetza eta ikas-prozesuan haurren beraien parte-hartze aktiboa sus-tatzen dituztenak lehenesten ditugula.

  • Konfiantzaren pedagogia.

    Konfiantzaren pedagogian oinarritzen dugu geure irakasle-ekintza, eta haurrak seguru eta zoriontsu sentituko diren giroa sortzen saiatzen gara. Ikasle bakoitzaren lorpenak balioz-tatzen ditugu, aurrera egin dezaten animatzen ditugula.

  • Emozioak hezi.

    Haurraren beraren nahiz ondokoen emozioak era egokian antzemateko eta adierazteko gai izan daitezen saiatzen gara, norberaren ezagutza, enpatia eta errukia sustatuz.

  • Adimen espirituala landu.

    Jesusi eta gure ama Mariari buruz hitz egiten diegu haurrei. Kristauon otoitzik ezagunenak erakusten dizkiegu. Ebanjelioan oinarritutako ereduak agertzen dizkiegu bai hitzez bai egi-tez.

  • Familiekin batera.

    Ikastetxea irekitzen diegu familiei. Ikasketa prozesuko hainbat une zoriontsutan ere gura-soak seme-alabekin batera egon daitezen nahi dugu.

  • Irakurketa eta idazketa-plana.

    Ezinbestekotzat jotzen ditugu irakurketa eta idazketa ikasketa-prozesuak indartzeko eta bizitzako komunikazio-gaitasunak hobetzeko.

  • Hizkuntza proiektua.

    Hizkuntzen irakaskuntza aktiboa sustatzen dugu eguneroko errutinetan, jolasean eta es-kolako ekintzetan oinarrituta.

  • Teknologia berriak.

    Komunikazioari dagozkion teknologia berriak erabiltzen ditugu ikasketa prozesuak hobet-zeko eta ohitura eta jarrera sortzaileak lortzeko etorkizunari begira.

  • Psikomotrizitate-plan zaindua.

    Psikomotrizitate-plan zaindua daukagu haurrak bere gorputzaren kontrola, adimenaren antolaketa hobea eta sormena eta imajinazioa gara ditzan.

Servicios en educación infantil: