PASTORALTZA

Goizeko gogoeta

Goizero, klasea hastean, gogoeta eta otoitz une bat izaten dugu. Gure ikastetxerako prestatutako material propioak erabiltzen ditugu: bideoak, irakurgai txikiak, aurkezpenak, eta abar.

Barnekotasuna.

Ikasleek une jakin batzuetan gogoeta egiteko, gogoratzeko eta proiektatzeko ingurune bat aurkitu ahal izateko jarduerak garatzen ditugu.
Adimen espirituala lantzen dugu, garapen indibiduala eta soziala ahalbidetzen duen barne-espazio baten eraketari lotuta.

GIZARTE- EKINTZA

Bakearen eguna

Egun hau tolerantziaren, elkartasunaren, adiskidetasunaren, giza eskubideekiko errespetuaren, indarkeria ezaren eta, laburbilduz, BAKEAREN alde egiten da. Hezkuntza-komunitate osoak bat egingo du Bakearen Munduko Jardunaldiarekin urtarrilaren 30ean.

Aste solidarioa eta Gabonetako kanpaina

Gehien behar dutenei laguntzeaz arduratzen diren erakunde eta elkarteekin elkarlanean aritzen gara. Elkartasuna beharrezko balioa da gure munduarentzat, eta gazteak kontzientzia hartzera deituta daude gero eta inklusiboagoa den gizarte baten alde borrokatzeko.

Arropa eta elikagaiak biltzeko kanpainak, bidezko merkataritza.

Ikastetxeak tradizio handia du ikasleak bidezko merkataritzaren premian trebatzeko. Ikasturteanvvzehar 5. mailatik aurrera dauden ikasleekin herriko enparantzara joaten gara postua jartzera.
Abiapuntutzat hartzen dugu bidezko merkataritza tresna indartsua dela gizarte-egoera ahulenean dauden komunitateetan pobreziaren kausak desagerrarazteko, inplikatutako alderdi guztien eskubideak, duintasuna eta garapena bermatuz.

UNICEF erreferentziazko zentroa

Errekonozimendu honek, ikastetxeak haurren eskubideekiko eta garapen iraunkorrarekiko duen konpromisoa nabarmendu nahi du.
Jakintza hauek lantzen ditugun programa bakoitza hezkuntza-komunitate osoaren inspirazio dira. Haurren eskubideak curriculumaren parte izateaz gain, ikastetxeko eta hezkuntza-komunitate osoko bizikidetza egituratzeko modu bat dira.

IKASTETXEKO OSPAKIZUNAK

Fundatzailearen eguna

Irailaren 30ean ikastetxe corazonisten sorreraren urteurrena gogoratzen da. Ospakizun-eguna da, jolas eta oroitzapen-jarduerekin.

Ikastetxeko ospakizunak

Anaia Polikarpo eguna, 2. hiruhilekoaren amaieran ospatzen dugu. Egun horretan, jolas eta kultur jarduerak egiten ditugu.

Beste ospakizunak

Emakumearen eguna, tolerantziaren eguna, haurraren eskubideak, etab., gizarte plural eta moderno batera iristeko baldintzak aldarrikatzen saiatzen gara.