Elkarren arteko esperientziak bizitzera eta balioak lantzera bultzatzen dituzte haur eta gazteak aisialdi-taldeek. Aukera eskaintzen diegu ikasleei ekintza horiek sustatzen duten elkarbizitza eta formazioa gozatzeko.

Sputnik.

Ekintza desberdinak eskaintzen dizkie Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei  Sputnik-Telleri taldeak. Larunbatetan, arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara burutzen dira era dinamikoan eta giro alaian ekintza horiek.

Mendiko taldea.

Familiei eskainitako ekintza da. Naturan egun bat elkarrekin gozatzeko aukera du helburu, Euskal Herriko mendigain desberdinetara igoz.

Udalekuak

Udalekuak eskaintzen ditugu opor garaian. Heziketa prozesuari jarraipena ematea da helburua eta familien beharrei erantzutea.
Eskolako zein eskolaz kanpoko neska-mutilei zuzendutako eskaintza da.
Udalekuko eskaintza 2 urtetik 10era bitartekoa da.

Santutegien ibilbidea.

DBH 3. eta 4. mailako ikasleentzako kanpaleku ibiltaria. Gasteizen hasi eta Araia, Arantzazu, Loiola, Zarautz eta Donostia zeharkatzen ditu. Nork bere burua gainditzea, austeritatea eta adiskidetasuna lantzea du helburu.