Ikasleekiko hurbiltasuna
Irakasbideetan sinesten dugu, baina irakasleengan gehiago sinesten dugu. Argi dago irakasbideek, beraien kabuz, ez dutela ez interesik ez konfiantzarik sortzen. Ikasgela bateko baliabiderik onena maisua da. Bere esperientzia, pazientzia, maitasuna, norbanakoaren ezagutza zehatza, kutsatzen duen grina, edozein aldarte pizten duen jarrera… ordezkaezinak dira.
Beste baliabideek ezin dute bihotzetik hezi. Maisuak, bai.

