Arreta kirolean eta aisialdian
Argi dugu gure ikasleen prestakuntza osoaren barruan, kirolak sustatzen dituen baloreak ere sartzen direla. Haurrak eta familiak Lehen Hezkuntzako 1. mailatik kirola egitera animatzen ditugu.
Kirolaren bidez, ikasleek beren indarguneak garatu ditzakete, eta balore oso garrantzitsuak indartu ditzakete, besteak beste, laguntasuna, ahalegina eta talde-lana.
Lehen Hezkuntzako 4. mailatik aurrera, Sputnik izeneko aisialdi taldean izen emateko aukera dute gure ikasleek. Aisialdi taldeak ekintza ezberdinetan parte hartzeko eta beste haurrekin jarduerak partekatzeko aukera eskaintzen die ikasleei.

