Gure proiektuan, kaleko plastikoak bildu eta eskultura bihurtu ditugu. Zaborra arte nola bihur daitekeen erakutsi nahi dugu, eta jende gehiagok pentsa dezan plastikoak ingurumenean duen eraginaz. Birziklatzea lagungarria izateaz gain, sortzailea eta dibertigarria ere izan daiteke.







