Ikastetxeko Lehen Hezkuntzako hirugarren mailatik seigarrenera bitarteko ikasleak Errenteriako erdiguneko kaleetatik ibiliko dira Santa Ageda bezperako ohiko koplak abesteko. Ekitaldia otsailaren 4an izango da, 15:30etik 17:00etara. Horrela, eta ikastetxean ohitura den bezala, ikasleek gure herriko tradizio zahar bat berreskuratu, ikasi eta eguneratzen dute.







