Adrian, Itsasne, Kaiet, Melania eta Noa gara, DBH 3-ko ikasleak. Idazki honen bidez martxoan egindako gure proiektua ezagutzera eman nahi dizuegu. Gure proiektuaren izena “Toy Story 2” da. Gure helburua LH 1-eko ikasleak itsas hondakinen arazo larriari buruz kontzientziatzea eta DBH-ko ikasleen artean erabiltzen ez ditugun jostailuen berrerabilpena bultzatzea da.
Gure proiektua bi zatitan banatu zen. Lehenengo DBH-ko ikasleen artean jostailu bilketa bat antolatu genuen (arrakasta gutxi izan zuenez, jostailu bilketa LH 5 eta LH 6 kurtsoetaraino zabaldu genuen). Honen ondoren, proiektuaren bigarren atalera pasa ginen eta bertan LH 1-ko ikasleen artean kontzientziazio kanpainia bat egin genuen. Ikasleek gogo handiz parte hartu zuten eta gure azalpena adi-adi entzun zituzten. Ikasle hauei marrazki lehiaketa batetan parte hartzera gonbidatu genien; marrazki hauetan eguneroko plastikoaren erabilpena murrizteko ideiak agertu behar ziren adibidez, plastikozko ur botilen ordez kantinplorak erabiltzea, plastikozko poltsen ordez telazkoa erabiltzea, etabar. Marrazki hauetan originaltasuna eta ikasleen esfortzua baloratu genuen eta honen arabera marrazkiei puntuazio bat eman genien.
Lehiaketan parte hartu zuten ikasle guztien lanak puntuazio bat jaso zuten eta ondoren, puntu hauek DBH-en jasotako jostailuengatik trukatzeko aukera eman genien. Marrazki hauek familia giroan egin zitzatela gomendatu genien.
Patioan azoka txiki bat prestatu genuen, eta bertan, ikasleek marrazkiengatik irabazitako puntuak jostailuengatik trukatu zituzten (jasotako puntuazioaren arabera jostailu hobeagoak eramateko aukera zegoen).
Proiektua aurrera eramateko zailtasun asko gainditu behar izan genituen, denok onartzen dugu, egoera gogorrak pasa genituela, baina azkenean, oso proiektu polita iruditu zaigu. Gure saririk hoberena (jostailuen berrerabilpena bultzatzeaz aparte) umeak gelara bere jostailuekin irribarretsu joaten ikustea izan zen. Baita ere, ume hauek jostailuekin klasez kanpo jolasten ikustea guretzat momentu zoragarria izan zen.







