Aste honetan, apirilaren 23an, Liburuaren Eguna izan da. Hori dela eta, gurasoen partehartzeak guretzat duen garrantzia kontuan hartuta eta irakursaletasuna indartzeko asmoz, gure txikien gurasoek gonbidatu ditugu gelara ipuin bat kontatzera. Oso aberasgarria izan da. Gustura egon gara eta haurren aurpegiak ikuste hutsagatik merezi izan du. Mila esker animatzen ari zareten guztiei.







