Elkartasunaren aldeko Lasterketa

Joan den astelehenean Ama Lurraren Munduko Eguna izan zen, eta, horregatik, aste honetan zehar lasterketa solidario bat antolatu dugu, UNICEF GKEa egiten ari den proiekturako dirua biltzeko. Ekimen horri esker, UNICEFek ura, saneamendua eta higienea eraman ahal izango dizkie gehien behar duten haurrei, hau da, larrialdi humanitarioko egoeran daudenei edo krisi klimatikoaren ondorioen eraginpean daudenei.…

Liburuaren eguna

Aste honetan, apirilaren 23an, Liburuaren Eguna izan da. Hori dela eta, gurasoen partehartzeak guretzat duen garrantzia kontuan hartuta eta irakursaletasuna indartzeko asmoz, gure txikien gurasoek gonbidatu ditugu gelara ipuin bat kontatzera. Oso aberasgarria izan da. Gustura egon gara eta haurren aurpegiak ikuste hutsagatik merezi izan du. Mila esker animatzen ari zareten guztiei.