Duela 2 urte gure ikasleek Itsas hondakinen erronka izeneko proiektu batean abiatu ziren eta itsasoetako hondakinak murrizteko proposamen bat egin zioten udalari. Ikasi genuen estolderietatik doan ura ibaietan bukatzen duela eta hemendik itsasora doala. Urarekin batera hondakinak badoaz, itsasoetan bukatuko dute. Hori dela eta udalari eskaera bat egin zitzaion: Estolderietan plaka batzuk jarri herritarak arazoaz kontzientziatzeko. Bi urte geroago herrian zehar jarri dituzte. Gurea eskola parean dugu, errepidea gurutzatu baino lehen! Lan bikaina ekipo!