1821eko irailaren 30ean, aita Andres Coindrek Bihotz Sakratuaren Anaien Institutua sortu zuen Lyonen (Frantzia).
Kale eta kartzeletatik hartu zituen gazteak, eta prestakuntza eta etorkizuna eman zien. Konfiantzaz beterik eta zenbait kolaboratzaile eta anaien laguntzarekin, hainbat ikastetxe sortu zituen Frantzia osoan zehar. Ordutik gaurdaino, Jesusen Bihotzaren Anaiak munduko leku askotara iritsi dira, 1903an Errenteriara, besteak beste.
202 urte igaro dira erakundea sortu zenetik. Gaur egun 33 herrialdetan dago. Harrera zentroei, misioei, ikastetxeei eta unibertsitateei esker, milaka hezitzaile eta haur hazi, prestatu eta Andres Coindre sortzaileak egun batean ezarritako bideari jarraitu diote.
Jesús Corazón Telleri – Alde ikastetxeak irailaren 29ra, ostirala, aurreratzen du urteurren honen oroitzapena eta ospakizuna. Iragana gogoratzeko eguna da, eta eskerrak eman nahi dizkiegu beren harri-koskorra ekarri duten eta erakunde honek bizirik jarraitzea ahalbidetu duten guztiei.
Batez ere, konfiantza elikatzeko eta etorkizunera itxaropenez begiratzeko eguna da, bere garaian fundatzaileak, Aita Andres Coindrek, egin zuen bezala, gure eredutzat hartzen baitugu. Haur eta nerabeei Jesusen Bihotz errukarriaren bidez begiratzeko dohaina jaso zuen. Begirada errukarri horri esker, haiengan eta haien aukeretan konfiantza izan zuen.
Ikastetxe honentzat, Unicefek Haurren Eskubideetan oinarritutako Hezkuntzan erreferente duen zentroarentzat, ostiral honetan, anaitasunaren dohaina bizitzeko, jolasaren bidez adiskidetasuna bizitzeko, tutoretza-dinamiken bidez adiskidetasuna bizitzeko eta Aita Coindrek utzi zigun ondarearen isla apala izateko jardunaldia da. Eta batez ere, Ametur Cor Jesu lelo korazonista biziaraztea. (Maitatua izan bedi Jesusen Bihotza) gure kideei egunero ematen zaien arretaren bidez.