Joan den astean kanpaina solidario bat egin genuen Mariola fundazioarekin batera. “Hezkuntzarako eskubidea” proiektuari laguntzeko arropa eta zapatak biltzen dira. Kanpaina honekin lortutako irabaziak Indiara bideratzen dira, behartsuenei laguntzeko.
Aurtengo bilketa oso arrakastatsua izan da eta kamioia arropaz kargatua joan zen. Eskerrik asko guztioi laguntzagatik!







