Aste honetan, Korrika 2024 martxan jarriko da. Aurtengoa 23. edizioa da. Martxoaren 14tik 24ra izango da. Irundik Baionaraino.
Errenterian hiru lasterketa izango ditugu:
– Martxoak 21: Korrika txikia (ED-ko ikasleek parte hartuko dute. Errenteriako Lehen Hezkuntza).
– Martxoak 22: Korrika gaztea (ED-ko ikasleek parte hartuko dute. Errenteriako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza).
– Martxoaren 23an: Korrika Nagusia pasako da 23: 50ean.
Korrika nagusian, Errenterian, herriko gazteek kilometro baten ardura hartzen dute.
DBHko ikasleak Korrikan parte hartzera bultzatzeko eta gazteen kilometro hau erosteko dirua biltzeko, martxoaren 19an eta 21ean, astearte eta ostegunetan, Korrikari laguntzeko hamaiketakoa antolatzea pentsatu dugu.
Horretarako, ikasle boluntarioek tortilla eta bizkotxo pintxoak prestatuko dituzte etxean, ondoren jolaslekuan saltzeko.







