Hitzaldi bat antolatu dugu datorren ostegunerako, urtarrilaren 11rako. Erabilera anitzeko aretoan elkartuko gara 17: 30ean.
Hitzaldiaren gaia honako hau da:
NIK EUSKARAZ EZ BADAKIT, NOLA LAGUNDU DIEZAZUKET?
Hitzaldi honetan, haurrek hizkuntzak nola ikasten dituzten, ikaskuntza-prozesu hori nola erraztu eta indartu dezakegun eta hizkuntzekin batera zer barneratzen duten azalduko da: erreferentzia kulturalak, hizkuntzak erabiltzeko arau sozialak, etab.
Haurrak ikasteko prozesu hau euskararen egungo egoeran kokatuko da, eta prozesu horretan parte hartzen duten eragileen funtzioak eta erantzukizunak azalduko dira: familia, eskola, eskolaz kanpoko jarduerak…
Bestalde, bereziki landuko da haurrek euskaraz ikasten duten familien kasua, eta gurasoek ez dute euskara menperatzen edo euskaraz gutxi dakite.
Familia horiek ilusio handiz jarraitzen dute seme-alaben ikasketa prozesua, baina baita zalantza eta kezkekin ere: Ona al da dakidan apurra hitz egitea? Nola lagun diezazuket eskolako lanekin?, Gu saiatzen gara euskaraz gehiago hitz egin dezaten, baina ez dakigu nola
Mota honetako galderak ohikoak izaten dira familia askotan.
Alderdi horiek eta beste batzuk, galderak, zalantzak edo sortzen diren gaiak izango dira hitzaldiaren ardatza.







