Azaroaren 26a eta abenduaren 3a bitarte, Euskal Astea ospatuko dugu Tellerin. Urtero bezala, gai bat landuko dugu ikasleekin eta abenduaren 3an, hau da, Euskararen Egunean, jaialdi polit batekin emango diogu itxiera aste berezi honi. Aurtengo gaia Euskal Musika da eta gure herriko abesti, musikari eta instrumentuak ezagutzeko aukera izango dugu. Honez gain, Soinuenea, Herri Musikaren Museora ere bisita egingo dugu. Hau bai aste biribila!







