Aste honetan, Elkartasunaren aldeko astea ospatzen hasi gara. Gelan landu diren saioez gain, dirua jasotzeko lasterketa solidario bat antolatu dugu UNICEF GKE-k egiten ari duen proiektuari laguntzeko. Ekintza honi esker, UNICEFek, ura, saneamendua eta higienea eraman diezaieke larrialdi humanitarioetan edo krisi klimatikoaren ondorioek eragindako egoeretan dauden haur eta nerabeei.
Eskerrak eman guztioi zuen laguntzagatik.