Lehen Hezkuntzako ikasturte amaierako jaialdia
Asteartean, LHko ikasleek jaialdia egin zuten pelikula ezberdinen abestiak, jantziak eta dantzak eginez. Patioan sortu zen giro alaia ikasturtea bukatzeko aukerarik onena izan zen.
Asteartean, LHko ikasleek jaialdia egin zuten pelikula ezberdinen abestiak, jantziak eta dantzak eginez. Patioan sortu zen giro alaia ikasturtea bukatzeko aukerarik onena izan zen.
Aste honetan, Elkartasunaren aldeko astea ospatzen hasi gara. Gelan landu diren saioez gain, dirua jasotzeko lasterketa solidario bat antolatu dugu UNICEF GKE-k egiten ari duen proiektuari laguntzeko. Ekintza honi esker, UNICEFek, ura, saneamendua eta higienea eraman diezaieke larrialdi humanitarioetan edo krisi klimatikoaren ondorioek eragindako egoeretan dauden haur eta nerabeei. Eskerrak eman guztioi zuen laguntzagatik.
Guretzat, Salou esperientzia ahaztezina izan da, eta oroitzapen eta bizipen ugari izan ditugu DBH 4. mailakoak elkarrekin. Aukera paregabea izan da bidaia hau bi urtetatik elkarrekin daramatzagun jendearekin bizitzea, ahaztezina. Bidaia hau ez dugu inoiz ahaztuko, Port Aventuran, diskoteketan, Bartzelonan autobusean eta hotelean hain ondo pasa izana… oso gustura ibili gara! Irakasleekin harreman estuagoa sortu…