Donostiako danborrada

Urtarrila Aurrera doa, eta honekin batera San Sebastian eguna hurbiltzen ari da. Gure ikastetxean ohitura den bezala, jaiegunaren bezpera ikastetxeko txikien danborradarekin ospatzen dugu. Beraz, urtarrilaren 19an, ostirala, gure jolastokira irtengo gara Raimundo Sarriegik konposatutako musikarekin danborrak jo ditzaten. San Sebastianeko kapak estaliko gaituelakoan, ostiralean, 16:15etan,itxarongo zaituztegu.

Euskararen erabilera sustatzeko hitzaldia

Hitzaldi bat antolatu dugu datorren ostegunerako, urtarrilaren 11rako. Erabilera anitzeko aretoan elkartuko gara 17: 30ean. Hitzaldiaren gaia honako hau da: NIK EUSKARAZ EZ BADAKIT, NOLA LAGUNDU DIEZAZUKET? Hitzaldi honetan, haurrek hizkuntzak nola ikasten dituzten, ikaskuntza-prozesu hori nola erraztu eta indartu dezakegun eta hizkuntzekin batera zer barneratzen duten azalduko da: erreferentzia kulturalak, hizkuntzak erabiltzeko arau sozialak,…

ATE IREKIAK

24/25 ikasturtean Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan ikasleak onartzeko data eta prozesu ofizialak jakinarazten dizkizuegu. EHAAn urtarrilaren 8an argitaratutako aginduan honako epe hauek ezartzen dira: – Otsailaren 7tik 23ra bitartean eskabideak eta egiaztagiriak aurkeztea. – Eskatzaileen zerrenda argitaratzea: martxoaren 12an. – Behin-behineko zerrendak argitaratzea: martxoaren 26an. Gure aldetik, interesa duten familiei informazioa…