Elkartasun astea

Aste honetan, Elkartasunaren aldeko astea ospatzen hasi gara. Gelan landu diren saioez gain, dirua jasotzeko lasterketa solidario bat antolatu dugu UNICEF GKE-k egiten ari duen proiektuari laguntzeko. Ekintza honi esker, UNICEFek, ura, saneamendua eta higienea eraman diezaieke larrialdi humanitarioetan edo krisi klimatikoaren ondorioek eragindako egoeretan dauden haur eta nerabeei. Eskerrak eman guztioi zuen laguntzagatik.

Saloura bidaia

Guretzat, Salou esperientzia ahaztezina izan da, eta oroitzapen eta bizipen ugari izan ditugu DBH 4. mailakoak elkarrekin. Aukera paregabea izan da bidaia hau bi urtetatik elkarrekin daramatzagun jendearekin bizitzea, ahaztezina. Bidaia hau ez dugu inoiz ahaztuko, Port Aventuran, diskoteketan, Bartzelonan autobusean eta hotelean hain ondo pasa izana… oso gustura ibili gara! Irakasleekin harreman estuagoa sortu…

Inauteriak

2023-24 ikasturte honetan Haur Hezkuntzako ikasleentzat eta Lehen Hezkuntzako lehen ziklokoentzat inauteri jaialdia ospatuko dugu. Aurten kolorea emateko “Ipuin Tradizionalak” aukeratu dugu gai gisa. Izango ditugun txikienetik hasita, Zazpi Antxumeak, Hiru Txerrikumeak eta Txanogorritxo, eta ez galdu Otso Gaiztoa. Peter Pan eta Edurne Zuri ere gozatuko dugu. Familiek mozorroak prestatzen eta apainketarekin elkarlanean aritu dira.…

Santa Ageda

Urte batzuetan irten ezinik egon ondoren, aurten Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara, Santa Ageda bezpera ospatzeko aukera izan dugu. Gure makilen eta ahotsen laguntzarekin Errenteriako kaleetan koplak abestu ditugu, abestiak dioen bezala, “eztarriz sano gabiltza” eta.