Lehen Hezkuntzako atsedenaldietan ikasketa zerbitzuko esperientzia.

LH 6. mailako ikasleek jarraibide testua landu dute gelan. Taldeka bi jolas aukeratu eta jolas horien azalpena idatzi dute. Orain, astean bitan, ikasle gazteagoei jolas-orduetan jolas horiek antolatzen dizkiete. Jolasa aurkeztu, arauak azaldu eta azkenik, ikasle txikiak dibertitzea da ekimen honen helburua. Adin desberdinetako ikasleak nahastea eta elkarlanean jartzea, mundiala da! 

Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna

Astelehena, azaroak 20, Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna dela eta, aste honetan zehar, gai hori lantzeko ekintza ezberdinak egingo ditugu gure ikasleekin. Ikasgeletan hainbat jarduera egiteaz gain, hamaiketako solidario bat aurrera eramango dugu. Horrelako ekimenei esker, joan den ikasturtean UNICEFen haurren eskubideen zentro erreferente izendatu gintuzten. Eskolatik uste dugu garrantzitsua dela gai hori kontuan hartzea eta…

“STEAM” delako proiektua

Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek eta Bigarren Hezkuntzakoek STEAM proiektu bat hasiko dute. Bertan, ikastetxearen gastu elektrikoa murrizteko irtenbideak bilatuko dituzte. Horretarako, energia-iturriak eta motak landuko dira, eguzki-plaka baten funtzionamendua, fakturak interpretatzea, maketak sortzea… Erronka handia da planetaren orainari zein etorkizunari bete-betean eragiten dion arazo bati buruzko ezagutzak eskuratzeko eta ondorioak ateratzeko.

Bidezko merkataritza, ikasturte bat gehiago.

Aurreko ikasturteetan bezala, larunbat honetatik, azaroaren 11tik, Bidezko Merkataritza postua jarriko dugu berriro, eta bertan txokolate ekologikoa, infusioak, kafea, arroza eta eko pasta, marmelada, besteak beste, erosi ahal izango dira. Irabazi asmorik gabeko sentsibilizazio kanpaina bat da, bidezko merkataritzako produktuen erosketa sustatzeko helburuarekin. Jarduera hau boluntario-lan hau garatzen duten hezkuntza-komunitateko hainbat kideren lankidetza eskuzabalari esker…